RAM memoria

RAM edo Random Access Memory (Ausazko Sarbidedun Memoria) bai irakurri eta bai idazteko aukera eskaintzen duen memoria da. Memoria hegazkorra da, korrontea kentzean bere edukia ere galtzen du beraz. Normalean denbora baterako memoria bezala erabiltzen da, datu ez iraunkorrekin.

Historia:

RAM(Random Acces Memory) memoria zirkuitu imprimatu independente baten gainean dauden zirkuitu inprimatu batzuez osatuta dago. Lehenetariko RAM memoria nukleo magnetikoduna izan zen, 1949 eta 1952 bitartean garatuta. Baino arazo bat zeukan, izan ere memoria gutxi gordetzeko ahalmena zuen, material magnetikoduna distantzia prudente batean egon behar delako. 1969an Siliziozko konduktoreak erabiltzen zituzten RAM memoriak atera zituzten Intel enpresaren eskutik. Memoria honek 64 bits zituen. Urte bat geroago DRAM(Dinamyc Random Acces Memory) memoria atera zuten 1024 bytekin, honek magnetikodunen bukaera ekarri zuen.1973an beste berrikuntza bat eman zen memoria RAMa txikitzea ahalbidetu zuena. Eta estandarra bezala gelditu zen. MOSTEK enpresa sortu zuen. 80ko hamarkadaren bukaeran prozesadoreen abiadura eta banda zabalaren handitzearekin DRAM memoria atzeratua gelditzen hasi zen eta aldaketa batzuk egin zituzten.

DRAM-AK

RAM memoria ordenagailuaren zatirik garrantzitsuenetariko bat da. RAM memoriak ordenagailuan unean egiten ari zaren, funtzioak, lanak, erabiltzen ari zaren programak… gordetzen ditu, baina bakarrik momentu horretan erabiltzen zaudenak, ez baitu daturik gordetzen luzarorako. Bere izenak, ingelesez Random access memory esan nahi du, hau da, memoria de acceso aleatorio gazteleraz.

Prozesadorea, ordenagailuaren bihotza dela esan genezake eta Ram memoria berriz, ordenagailuaren zirkulazioa. Azken finean, Ram-a azken finean orgenagailuak idazteko eta irakurtzeko behar duen memoria da eta prozesadoreak egin behar dituen funtzio guztiak gordetzeaz arduratzen da, ahalik eta abiadura handiagoan egiteko.

FPM-RAM (Fast Page Mode RAM): memoria honek denbora aurrezteko metodoa proposatu zuen. Memoriaren kontrolagailua bide batetik bidaltzen du informazioa eta bertatik jasotzen du hura eta beste kontsekutiboak. Adibide batez azalduta, kale bateko etxe guztiak segidan bisitatu bezala izango zen. 60 edo 70 ns denborekin fabrikatzen ziren eta oso popularrak izan ziren 486 eta lehenengo Pentium-etan.

EDO-RAM (Extended Data Output RAM): aurrekoaren hobekuntza moduan, 1995ean atera zen. 30 edo 40 ns denbora sarrerak erabiltzen zituen. Berezitasun bat da hurrengo informazioaren bidea hautematen duela azakarrago eragiteko.

Zure ordenagailuak daukan RAM memoria kapazitate gutxikoa bada, ordenagailua programak erabiltzerakoan, funtzioak egiterakoan… kapazitatea handiagoa duen memoria bat baino astiroago joango da. Horregaitik da garrantzitsua , ordenagailu bat erosi aurretik, ondo jakitzea zer helburuetarako behar dugun RAM memoria egokidun ordenagailua erosteko. Jarraian ram mota desberdin batzuk aipatuko dizuet:

Gama baxukoa: Mota hau oso egokia da, ordenagailua interneten nabigatzeko edo  “offimatika-rako´´ erabiltzen dutenentzat. Adibidez: Kingston Value Ram 15,99€ 

Erdiko gama:  Ram mota hau (8G inguru dutenak) oso egokia da da jokoan jolasten diren pertsonentzako, baita, pelikulak… internet bidez ikusi nahi dutenentzat. Adibidez: Kingston HyperX Fury DRRA 2666 8G 50€

Gama altua: Ram mota hau (64G ingurun dutenak), empresetarako edo ordenagailuan lan asko edo ordu asko ibiltzen diren erabiltzaileentzat aproposa da. Adibidez: HyperX Predator HX430C16PBK4/64- 64G 1.111,23€

Resultado de imagen de RAM