Mikrofonoak

Mikrofono batek soinu-uhinak jaso eta seinale elektrikoa sortzen du, biak uhin-ezaugarri bertsuekin. Horretarako transduktore mota bi erabiltzen ditu bata bestearen segidan: lehena mintz fin bat da, diafragma deiturikoa, eta bere eginkizuna presio-uhinaren aldakuntzak bibrazio mekaniko bilakatzea da. Beraz, transduktore mekaniko-akustikoa da. Bigarrenak (mota ezberdinak daude, adibidez, bobina higikor bat iman finko batekin) bibrazio mekanikoak seinale elektriko bilakatzen ditu, beraz, transduktore elektro-mekanikoa da. Bi transduktoreen multzoa, mikrofono osoa alegia, transduktore elektro-akustikoa da.

Tranduktore Mekanoakustiko Mota

Presiozkoa: Presio-zonako mikrofonoek norabide guztietatik datorren soinua hartzen dute, eta, beraz, noranzko orotakoak dira. Horrek eragozpen bat dakar, ez baita komeni bozgorailuak hurbil daudenean erabiltzea, hesitu egiten baita.

Gradientezkoa: Kaxa irekitzen da eta soinuak diafragmaren erantzunak bere atzeko eta aurreko presio diferentzia erakusten du.

Presio eta gradientezkoa: mintza libre dago eta aurrera edo atzera mugitzen da, soinu-presio intzidentearen arabera. Presio-gradienteko mikrofonoek aurrealdetik zein atzealdetik jasotzen duten soinua hartzen dute, eta, beraz, bi norabidekoak dira. Ateratzen den soinua bi aldeen artean dagoen presio diferentziaren emaitza da. Une batean, presioa berdintzen bada, soinua baliogabetu egiten da. Soinu puntu hil bat da, non ez den atzematen.

Terferentziazkoa: Hodi luze bat da, 60 cm ingurukoa eta 1,9 cm diametrokoa. Zulo batzuk egin zaizkio, eta mikrofono bat du muturretako batean. Asko erabiltzen dira kanpoan kokatutako ikus-entzunezko ekoizpenetan, zineman zein telebistan. Hori posible da oso sentikorrak direlako, soinu-iturritik 2 eta 5 metro arteko hartualdi ona eskaintzen dutenak.

Tranduktore elektromekaniko mota

Elektrostatikoa: soinu-uhinek diafragmaren mugimendu oszilatorioa eragiten dute. Era berean, diafragmaren mugimendu honek kondentsadorean biltegiratutako energian aldaketa bat eragiten du, kapsula mikrofonikoaren nukleoa eratzen duena. Biltegiratutako kargaren aldaketa horrek tentsio elektriko bat sortzen du, eta hori da sistemaren irteerara bidalitako seinalea.

Piezoelektrikoa: Soinu-uhinak hartzeko eta seinale elektriko bihurtzeko diseinatutako gailua da, zenbait substantzia kristalinoren propietate piezoelektrikoetan oinarritua, presio mekanikoren bat jasaten dutenean potentzial-diferentziak sortzeko gai direnak.

Dinamikoa: Diafragma zurrun bat du, iman iraunkor indartsu baten aurrean esekia, arrail bat duena, non bobina mugikor solidario bat duen. Soinu-uhinek hainbat geruza kitzikatzen dituztenean, bobina solidarioa, aldi berean, imanaren zirrikituaren barruan mugitzen da. Horrela, bobinak, erregistratutako soinuarekiko modu proportzionalean bibratzen du, eta iman iraunkorraren eremu magnetikoaren barnean oszilatzean, soinu honekiko proportzionala den korronte elektriko bat sortzen da.

Ikatzekoa edo erresistentzia aldakorrekoa: Presio-eremuko mikrofono bat da, non ikatza mintzak estalitako konpartimentu itxi batean baitago. Ikatz partikula horiek erresistentzia moduko bat bezala jokatzen dute. Plakara soinu uhin bat iristean, honek, desordenatzen diren ikatz partikulak bultzatzen ditu, erresistentzia aldaketa bat eraginez, eta, beraz, korrontearen aldaketa bat, honek zeharkatzen duena, soinu uhin intzidentearen presioaren isla delarik.