Kaxa edo dorrea

Ordenagailuaren kaxaren funtzio nagusia, ordenagailuaren zati guztiak (plaka basea, disko gogorra, unitate optikoa, etab) fisikoki montatzea eta babestea da. Normalean kaxa honek energia iturri bat ere izan ohi du.

Nahiz eta ordenagailu portatilek, tabletek eta notebookek ere baduten, normalean kaxa esaten dugunean idazmahietako ordenagailua datorkigu burura.

Ordenagailu kaxak material mota ezberdinez osatuta daude, betiere, barneko osagaiak babesteko erresistentzia baldintzak betetzen badituzte. Normalean, ordenagailu-kaxak altzairuz, plastikoz edo aluminioz osatuta daude. Ordenagailu kaxa gehienak laukizuzenak eta kolore beltzekoak dira.

Gaur egungo moda ordenagailuen kaxak ahalik eta gehien pertsonalizatzea da, barneko argiztapena, gardentasunak, hozte likidoa gehituz, beste produktu gehigarri batzuen artean.