PC Estandarra

Ordenagailu hauek oinarrizko erabilera eskaintzen dute: Interneten nabigatzea, bideoak eta argazkiak erreproduzitzea, dokumentuak erabiltzea… Konputagailu hauek mahai gainekoak eto eramangarriak izan daitezke, baina funtzio antzekoak dituzte.

Ordenagailu mota hau aproposena da informatikaren munduan sartuta ez daudenentzat, erabiltzea oso erraza delako, baita bulegoetan eta ikastetxeetan erabiltzeko ere, bertan egiten den erabilera oso oinarrizkoa baita.

Ezaugarri hauetako PC-ak ez dute errendimendu oso altua izaten, beraz, ez dute balio bideojoko edo programa indartsuak erabiltzeko. Kasu horietarako PC gaming-ak eta goi errendimenduko PC-ak erabiltzea da gomendatua, ordenagailu horiek horrelako programako abiarazteko gaitasuna baitaukate.