Energia iturria

Elektronikan, elikatze iturria edo elikadura iturria karga elektriko bati energia elektrikoa ematen dion gailua da. Elikadura iturriaren funtzio nagusia energia elektriko mota bat beste energia elektriko mota batera bihurtzea da; iturriaren sarreran eskuragarri dagoen energia mota, iturriaren irteeran kargarentzat egokia izango den energia mota bihurtzea. Adibidez, ordenagailu baten elikatze iturriak hornidura elektrikoko korronte alternoa hartzen du sarreran, eta irteeran korronte zuzeneko tentsio konstantedun hainbat iturri ditu, ordenagailuaren tentsio beharrizan desberdinak asetzeko. Elikatze iturri batzuk gailu autonomoak dira, eta beste batzuk gailu haundiago batean barneratuak doaz bere kargarekin batera, ordenagailuetan eta kontsumoko gailu elektronikoetan.

 Ordenagailuen elikatze iturri askok txartel nagusiari bidaltzen zaion tentsio maila egoki seinale bat ematen dute; txartel nagusiak seinale hau ez badu jasotzen ez da lanean hasten, eta honela tentsio ez egokiekin lan egitea ekiditen da.

Resultado de imagen de fuente de alimentacion ordenador

Elikatze iturri bereziak eta lotutako arriskuak:

Txandakako elikadura-iturrien artean, kargari entregatzen zaion potentzia transistoreen bidez kontrolatzen den iturriak ditugu, eta horiek fasean kontrolatzen dira, kargari eskatutako potentzia entregatu ahal izateko.

Iturri alternoen beste elikadura-mota bat, berezi gisa katalogatuta dagoena, maiztasuna askotarikoa denean da, tentsioaren zabaltasunari eutsiz, motor eta tentsio-transformadore bezalako kasuetan iturri aldakorreko efektua lortuz.

Ez hurbildu hatz bustiak edo ez hurbildu objektu metalikoak kondentsadoreen artean, deskarga elektrikoaren arriskua dela-eta.