Arratoia

Sagua ordenagailuarentzako periferiko bat da, sarrera kontrol eta datuen gailua izanik. Eskuaren mugimendua ordenagailuari bidaltzeko gai da, ordenagailuak pantailaratzeko. Sistema desberdinak daude:gomazko boladunak, izpi infragorriekin eta laserrarekin funtzionatzen duten sagu berrienak.

Normalean bi edo hiru botoi izaten ditu (eskuinekoa-erdikoa-ezkerrekoa), ekintza ezberdinak burutu ahal izateko. Gaur egungo sagu gehienek erdiko botoiaren ordez aplikazio batzuen erabilera errazten duen gurpiltxo bat izaten dute.

Historia

Douglas Engelbart asmatzaile emankorra izan da. 1964an egin zuen ordenagailurako saguaren lehen prototipoa. Saguarekin batera, interfaze grafiko bat ere asmatu zuen, leihoen bidezko sistema batean oinarrituta. Saguaren patentea 1970ean lortu zuen. Bere hitzen arabera, zurezko sagu hura pantailarekin X-Y koordenatuen bidez lan egiteko tresna zen. Sagua deitu zioten, atzetik isats-itxurako kablea zuelako

Funtzionamendua

Bere oinarrizko funtzionamendua, gainazal lau batetik edo sagurako alfonbrillaren gainetik mugitzean mugimendua harrapatzeko eta informazio hori gezi edo puntero bat ordenagailuaren monitorean zehar mugitzeko transmititzeko erabiltzen duen teknologiaren araberakoa da. Mugimendu sentsorean erabilitako teknologien arabera edo pere mekanismoarengatik edo konputagailua eta bere arteko komunikazio meetodoaren arabera, familia edo mota pila existitzen dira.

Oinarrizko edo ohiko helburua monitorean ager daitezkeen aukera desberdinak hautatzea da, bat edo bi klik erabilita, pultsazioak, botoi batean edo zenbaitetan. Bere erabilpenerako, erabiltzailea erakuslea mugitzera baita bat edo bi klikrekin pultsatzera ohitu behar da, eginkizun gehienetarako.

Sagu Motak

Sagu mekanikoak: Saguaren higidura antzemateko barrualdean bola bat dutenak dira. Hauen desabantaila nagusia zikintasuna pilatzen zaiela da.

Sagu optikoak: Sagu hauek ez dute bolarik barruan eta oso erosoak dira ez dutelako zikintasunik pilatzen, boladunekin gertatzen den bezala.

Haririk gabeko saguak: Sagu hauek ez dira kable bidez ordenagailura konektatu behar, uhinen bitartez egiten baitute transmisioa, ordenagailura konektatu beharra dagoen hartzaile batekin.

Track Ball: Zuzenean bolarekin kontaktua duten sagu berezi batzuk dira.